Alexandre Dumas

Alexandre Dumas (Villers-Cotterêts, Aisne, Frantzia, 1802ko uztailaren 24a - Dieppe, Itsas Sena, Frantzia, 1870eko abenduaren 5a) frantsesezko idazle famatu eta emankorra izan zen.

Eleberri historikoak landu zituen batez ere, eta mundu osoan da ezaguna ''Hiru mosketariak'' (1844) eta ''Monte Cristoko kondea'' (1845) lanen egilea delako. Antzezlan ugari ere idatzi zituen. Azken eleberria ''Le Chevalier de Sainte-Hermine'' izan zuen (1869).

Marie-Louise Labouret (1769–1838) eta Thomas Alexandre Davy de La Pailleterie (1762–1806) jeneralaren semea zen, eta Henry Bauër eta bere izen bereko Alexandre Dumasen (1824–1895) aita. Azken honek, besteak beste, ''La Dame aux camélias'' idatzi zuen.

Alexandre Dumasen lana unibertsala da. Index Translationumen arabera, hamahirugarren postuan dago atzerriko hizkuntza batera gehien itzuli diren egileen artean. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Dumas, Alexandre', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Dumas, Alexandre
    Argitaratua 2016
    Testu osoa
    Libros Digitales
  2. 2
    nork Dumas, Alexandre
    Argitaratua 2012
    Testu osoa
    Libros Digitales
  3. 3
    nork Dumas, Alexandre
    Argitaratua 2016
    Testu osoa
    Libros Digitales
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali