Franz Kafka
Franz Kafka (
Praga,
Txekia,
1883ko
uztailaren 3a -
Viena,
Austria,
1924ko
ekainaren 3a)
bohemiar ipuin-idazle eta
eleberrigile bat izan zen. Klase ertaineko familia aleman-judu baten jaio zen Pragan,
Bohemiako Erresumako hiriburuan, orduan
Austria-Hungariako Inperioaren zati zena, gaur egun
Txekiar Errepublikako hiriburua. Abokatu gisan trebatu zen eta bere hezkuntza juridikoa amaitu ondoren, lanaldi osoz aritu zen aseguru konpainia batean eta idaztea bere aisialdira baztertzera behartu. Bere bizitzan, Kafkak ehunka gutun idatzi zizkien senideei eta gertuko lagunei, aitari barne. Hainbat emakumerekin izan zituen harremanak, baina ez zen inoiz ezkondu. 1924an hil zen 40 urte zituela,
tuberkulosiak jota.
Alemanezko
eleberrigile eta ipuin-idazle izan zen eta, oro har, XX. mendeko literaturako pertsonaia garrantzitsuenetakotzat hartzen da. Haren lanak
errealismoaren eta
fantastikoaren elementuak fusionatzen ditu. Normalean, protagonistak isolatuta agertzen dira, egoera bitxi edo surrealistetan, eta botere sozio-burokratiko ulertezinei aurre egin behar diete.
Alienazioa,
antsietate existentziala,
erruduntasuna eta absurdoaren gaiak aztertzen ditu. Lanik ezagunenen artean, ''
Metamorfosia (Die Verwandlung),
Prozesua (Der Process)'' eta ''Gaztelua (Das Schloss)'' daude. "Kafkar" terminoa hizkuntza guztietan sartu da, haren idazlanetan agertzen direnak bezalako egoerak deskribatzeko.
Haren lan gutxi argitaratu ziren bizi zen artean: ''Gogoeta'' eta ''Herriko medikua'' ipuin bildumak, eta banakako ipuin batzuk, ''Metamorfosia'' esaterako. Literatura aldizkarietan argitaratu ziren, baina arreta txikia jaso. Testamentuan, Kafkak bere gordetzaile eta lagun
Max Brodi amaitu gabeko lanak suntsitzeko agindu zion, besteak beste ''Prozesua'', ''Amerika'' eta ''Desagertutako gizona'' eleberriak, baina Brodek ez zituen agindu horiek kontuan hartu. Haren lanak idazle, kritikari, artista eta filosofo ugarirengan
eragin du, XX. eta XXI. mendeetan.
Wikipediatik informazioa lortu