Alberto Girri

Alberto Girri (Buenos Aires, 1919ko azaroaren 27a - ''Ib.'', 1991ko azaroaren 16a) argentinar olerkari, itzultzaile eta kontalaria izan zen.

Bere sorterrian egin zituen letretako ikasketak, eta idazle-lanetan murgildu zen buru-belarri. Hainbat sari eta beka eskuratu zituen, eta beka bati esker joan zen, hain zuzen ere, 1963an Estatu Batuetara bizitzera. Ingeles olerkigintzan aditua zen, eta alor horretan egin zituen itzulpen aipagarrienak, bai bakarka eta bai William Shand edo Carlos Viola Sotorekin elkarlanean. T. S. Eliot, Wallace Stevens, Edgar Lee Masters, John Donne eta Rabindranath Tagoreren obren antologiak eta bildumak eman zituen argitara. Bere olerkigintzari dagokionez, berriz, gaztelaniazko literaturaren baitan egile berrizalea izan zen; hizkuntza gordina erabili ohi zuen, hitz lauaren hurbilekoa, existentzialista eta zorrotza, zorroztasun formal handikoa eta sintetikoa. Bere lanetan existentziaren harrigarriaz eta tragikotasunaz, hitz poetikoaren eraginaz eta arrazoiaren mugez gogoeta egin zuen. Ingeleseko olerkari metafisikoen eragina, T. S. Elliotena eta bere garaiko argentinar idazleena (batez ere, Jorge Luis Borgesena) nabarmentzen da bere lanetan. 1946an eman zuen argitara lehenengo olerki-bilduma, ''Playa sola'' (''Hondartza bakartia''), eta haren ondoren idatzi zituen, besteak beste, ''Trece poemas'' (1949, ''Hamahiru olerki''), ''El tiempo que destruye'' (1951, ''Denbora suntsitzailea''), ''Escándalo y soledades'' (1952, ''Eskandalua eta bakardadeak''), ''El ojo'' (1965, ''Begia''), ''Casa de la mente'' (1968,'' Adimenaren etxea''), ''Los valores diarios'' (1970, ''Eguneroko balioak''), ''Poesía de la observación'' (1973, ''Behaketaren olerkia''). Hitz lauz idatzi zituen, ''Crónica del héroe'' (1946, ''Heroiaren kronika''), ''Un brazo de Dios'' (1966, ''Jainkoaren beso bat'') eta ''En la letra, ambigua selva'' (1972, ''Letra, oihan anbiguoa''). Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 9 emaitzak -- 9 bilaketa honetara 'Girri, Alberto', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1952
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  2. 2
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1977
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  3. 3
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1980
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  4. 4
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1984
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  5. 5
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1988
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  6. 6
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1991
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  7. 7
    nork Girri, Alberto
    Argitaratua 1994
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  8. 8
    nork Girri, Alberto, Pezzoni, Enrique, prol
    Argitaratua 1979
    Ver en el OPAC del Koha
    Libros
  9. 9
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali