Bilaketaren emaitzak - Guevara, Ernesto., 1928-1967
Che Guevara
Ernesto Guevara (Rosario, Argentina, 1928ko ekainaren 14a - La Higuera, Santa Cruz, Bolivia, 1967ko urriaren 9a), «Che» Guevara ezizenez ezagunagoa, iraultzailea, hainbat gerrillaren buruzagia, militarra, Kubako ministroa, medikua, politikaria eta pentsalari ezkertiarra izan zen.Medikuntzako ikasle gaztea zenean, Guevarak Hego Amerika
Kubako Iraultzaren ideologo eta komandanteetako bat izan zen, eta altxamendu armatutik 1965era arte parte hartu zuen Kubako Estatua antolatzeko prozesuan. Bertan, administrazioko eta gobernuko hainbat goi kargu bete zituen, batez ere arlo ekonomikoan. Banku Nazionaleko presidentea izan zen, Nekazaritza Erreformarako Institutu Nazionaleko (INRA) Industrializazio Saileko zuzendaria, eta Industria ministroa. Diplomazia arloan, nazioarteko hainbat misioren arduradun gisa jardun zuen.
Borroka armatua hirugarren mundu osoan zabaltzeko beharraz sinetsita, Che Guevarak Latinoamerikako hainbat herrialdetan gerrillarien "guneak" jartzea bultzatu zuen. 1965 eta 1967 artean Kongon eta Bolivian aritu zen borrokan. Azken herrialde horretan, 1967ko urriaren 9an, Boliviako armadak modu klandestinoan eta sumarioan atxilotu eta exekutatu zuen, CIArekin elkarlanean.
Bere irudia garrantzi handiko sinbolo bihurtu da mundu mailan, iritzi publikoan grina handiak sortzen ditu, aldekoak zein aurkakoak. Alde dauden askorentzat, injustizia sozialen aurkako borroka adierazten du, eta bere erasotzaileek negatiboki epaitzen dute. Alberto Kordak egin zion argazki erretratua, munduan gehien erreproduzitu den irudietako bat da, bai jatorrian bai aurpegiaren silueta erreproduzitzen dituzten aldaeretan, erabilera sinbolikorako. Wikipediatik informazioa lortu