Violeta Parra

Violeta del Carmen Parra Sandoval, Violeta Parra izenez ezagunagoa (San Fabián edo San Carlos, Txile, 1917ko urriaren 4a - Santiago, 1967ko otsailaren 5a) txiletar folk egile abeslari, margolari, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea izan zen. Nicanor Parra olerkariaren arreba zen. Txileko folklorean oinarrituriko kantak, eduki sozialekoak, egin zituen. ''Gracias a la vida'' ''(Eskerrak bizitza)'' da haren abestirik ezagunena.

Gaztelerazko protesta kantarien aitzindaria izan zen. Bere abestietan eduki sozial eta politikoa agerikoa da. Txileko folklorea berreskuratzeko ahaleginean ekarpen nabarmena egin zuen, eta gero etorriko ziren artista askoren inspirazio iturri bilakatu zen. Hego Amerikan ospe handia izan zuen, eta Euskal Herrira eta Mendebaldeko Europako beste hainbat aldetara ere iritsi zen haren eragina. Oskorri taldeak ''Violetaren martxa'' ondu zuen haren omenez. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Parra, Violeta, 1917-1967', Bilaketaren denbora: 0,01s Findu emaitzak
  1. 1
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali