Francesco Tonucci
Francesco Tonucci (
Fano,
1940ko
uztailaren 5a) "
Frato" ezizenez ere ezaguna, pentsalari,
psikopedagogo eta marrazkilari
italiarra da. Haurren papera ekosistema hiritarrean aztertzen duen hainbat libururen egilea da eta artikulu idazlea aldizkari italiar zein atzerritarretan.
Pedagogiako ikasketak egin zituen
Milaneko
El Sagrado Corazón Unibertsitate Katolikoan. 28 urterekin aipamen bat lortu zuen arlo horretan eta eskolako errealitatea satirizatzen hasi zen “Frato” izenpean, bere izenaren lehen silabak fusionatzean zituen izena.Maisu bezala lan egin zuen eta,
1966an, Ikerketa Kontseilu Nazionaleko Institutu Psikologikoan ikertzaile bihurtu zen. Beranduago, Psikopedagogiako Departamentuaren buru izan zen, zeinak ingurumen-hezkuntza programa aurrera zeraman. Programa honen helburua datu-base bat "umeentzat eta umeengandik" sortzea da. Bere ikerketak umeen
garapen kognitiboan zentratzen dira, bere pentsamenduan, bere portaeran eta umeen ezagutzaren eta hezkuntza-metodologiaren arteko harremanean.
1991n bere jaiotze-herrian burutu zuen
Umeen Hiria proiektua, umeak erreferentzia-puntua izango ziren hiria egitea zen helburua. Proiektuak arrakasta handia izan zuen eta munduko hainbat puntutara hedatu zen.
1991n jada, Telebistako eta Adingabekoen Italiako Batzordearen lehendakari izendatu zuten, umeen babesa nahi duen batzordea.
Napoliko Zientziaren Hiriko kolaboratzailea ere bada Umeen Lantegian eta baita
Erromako
Haurren Museoko kolaboratzaile zientifikoa ere. ''
Honoris causa'' izendatua izan zen Hezkuntzaren Zientzien fakultatean
Limako
Pontificia Unibertsitate Katolikoan (
Peru) eta
Lleidako Unibertsitatean
2016an.
Wikipediatik informazioa lortu